HELBIDEA
C/ Oria 16 bajo,
Tolosa 20400
Pasioarekin lan egiten dugu eta erronka bat dugu: kolore bakoitza, korte bakoitza eta orrazkera bakoitza berezi bihurtzea.
Goi-mailako josturako koloreztatzea emaitza pertsonalizatu, esklusibo eta naturala lortzeko. Diagnostikoa eta kolorea neurrira egiten dugu, produktu espezifikoekin leuntzen dugu ilea, kasu bakoitzera egokitua.
Tradizioa, abangoardia eta teknika bertsionatuak batzen ditugu, era askotako aukerak eskaintzeko iraupen eta kalitate handiko kolorea lortzeko. Metxa tradizionalak, belayage-a, ombré-a… eta koloreztatze-arloko azken berrikuntzak, ile distiratsua, glamour handikoa eta bizitzaz betea lortzeko.
Gozatu ile-mozketa soil bat baino harago doan esperientzia batekin. Erritual esklusibo bat, barne dituena prestaketa, diagnostikoa, garbiketa eta masajea, mozketa, eta orrazketa testurizante batekin. Agian erabateko irudi aldaketa bat nahi duzu edo, beharbada, zure estiloa sendotuko duen zerbait sotila; bietan, gogo onez aholkatuko zaitugu eta elkarrekin bilatuko dugu nahi duzun irudi hori, look berriak edertu zaitzan.
Elumen kolorazio bat da, ilea barrutik elumenatzen duena, emaitza intentsuak eta berdingabeak lortzeko, kolore bizi eta argitsuak, distira aparta, iraunkortasun sinestezina, ile guztiz ederra eta osasuntsua nabarmen. Elumen-ek ez du, ez amoniakorik, ez peroxidorik, ez du amoniako usainik, ez du oxidaziorik sortzen eta ilea errespetatzen du.
Elumen-ek intentsitate- eta iraunkortasun-dimentsio berri bat sortzen du. Elumen-en pigmentu biziak ile barrura sartzen dira eta bertan sendotasun osoz finkatzen dira, kolorazio-emaitza biziak eta iraupen handikoak lortzeko. Ilea indarberritu egiten du, egitura hobetzen dio eta ile barruko alde porotsuak bete egiten ditu.
Tratamendu hau erabiltzen dugu ilea kaltetuta duzunean eta oso hondatuta tindagaien eraginez edo dekolorazioen, lehorgailua gehiegi erabili izanaren, plantxen eta abarren eraginez. Produktu hau gai da kalte horri aurre hartzeko eta ile kaltetuenak konpontzeko, hautsitako ilearen loturak berriro bateratuz. Kaltetutako ileari reset efektua egiten dio. Aukeratutako kolorean edo dekolorazioan aplika daiteke, ileak gutxiago sufri dezan, ilea mozterakoan, hobera egin dezan nabarmen, eta batik bat, gure super zerbitzuan, horretxek sendatuko baitizu, behin betiko, kaltetuta duzun ilea.
Ilearen zaintzako azken berritasuna tratamendu honen eskutik dator, eta keratinari lekua kendu dio. Gure bezero asko onena bilatzen ari da ilearen kizkurduraren aurka. Lisatze natural baten bila dabiltza, ileari argitasuna eta distira emango dizkiona… Errealitate bihurturiko amets bat dirudi, ezta? Azido hialuronikoa, bere izenak adierazi bezala, aminoazido multzo bat da, ileari dentsitatea ematen diona, kutikula beteta, eta distira, eta ezabatu egiten ditu ilearen kizkurdura eta ondulazioak.
Ile birjinei, tindatuei edo aurrez lisatuei aplika dakieke. Tratamenduak 3-4 hilabete irauten du, baina zerikusia du etxean ondoren egiten den jarraipenak, eta gomendatutako produktuak nahitaezkoak dira, produktua ondo sartzeko ile barrura eta eraginak luze iraun dezan.
Kolore, mozketa, distira, bitamina eta abarren inguruan ematen ditugun tratamenduen efektuei eusteko, jarraitu adituen gomendioak eta erabili zure ilearen beharretara egokitzen diren kalitatezko produktuak. Kirei-n aurkituko dituzu zure ilea zaintzeko etxe onenen produktuak, izan ere, merkatuko produktu eraginkorrenekin egiten dugu lan.
Ezkontza bat, jaunartze bat, afari bat edo beste edozein ekitaldi aukera ederra da Kirei-ra etortzeko eta aholkularitza pertsonalizatua jasotzeko, hitzordu berezi horretan nabarmentzeko orrazkera aurkitu ahal izateko.