Top

AURPEGIKO TRATAMENDUAK TRESNEKIN

MEDESTEC

Zalantzarik gabe, hauxe da gure zerbitzu izarra, garrantzitsuenak gure larruazalaren osasuna eta barne-zaintza baitira, gero eder agertzeko kanpotik. Medestec metodoak hodiak zabaltzen ditu eta, horrela, odolaren zirkulazioa aktibatu; ondorioz, zelulak elikatu eta biziberritu egiten ditu, tonizitatea eta elastikotasuna handitu, koipea gutxitu eta larruazalaren hidratazioan aldaketa handiak eragin. Gainera, tratamendu kosmetikoen eraginkortasuna hobetzen du, izan ere, poroak zabaltzen dituenez, produktua hobeto sartzen da eta are eraginkorragoa da tratamendua.

THERMAVEIN

Aurpegiko arazo baskularrak tratatzen dituen ekipo bat da, besteak beste, aurpegiko telangiektasiak. Giza-ile baten neurriko zunda bat zainaren gainean jartzen da eta, ondoren, deskarga txiki bat aplikatzen da, zaina zigilatzeko. Prozesua zainaren luzera osoan errepikatzen da, zain osoa erabat itxi arte. Odola modu naturalean xurgatzen da eta zaina desagertu egiten da. Protokolo sinplea eta azkarra da, eta ez du minik ematen. Era guztietako larruazaletan erabil daiteke eta edozein adinetan. Ez du eraginik larruazal beltzaranetan.

MESOTERAPIA

Gaur egun, mesoterapia birtual berriak korronteen bidez lortzen du sartzea (elektroporazioa), lehen injektatu egiten ziren printzipio aktiboak. Hala, kolagenoa, multibitaminak, retinola, azido hialuronikoa… erabiltzen dira, eta aurpegiari, lepoari eta paparrari distira eta leuntasuna itzultzen dizkiete

HELBIDEA

C/ Oria 16 bajo,
Tolosa 20400

ORDUTEGIA

A 09.30-13.00
A,A,O,O 09.30-19.00
L 09.00-13.00